Iturengo Udalak, 2017ko urriaren 25ean egin duen osoko bilkuran erabaki du lehiaketa publikoa egitea, Herriko Ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua eta, horrekin batean, Kontseilu karrikako 38an dagoen etxebizitza errentan emateko.
Proposamenak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 6ko 14:00ak arte.
Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
Iragarkia argitaratu da Nafarroako Kontratazio Atarian. Bertan daude baldintza guztiak: IRAGARKIA