Iturengo Udaleko alkateak, Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Elkarteko presidentea denak, Ebazpen hau onetsi du gaur, 2017ko irailaren 7an:
PRESIDENTE ANDREAREN EBAZPENA. 2017/03 Zka.
Ikusirik abuztuaren 21eko 2017/01 Ebazpena, deialdia eta oinarriak onetsi zituena Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Udalen Batasuneko kontu-hartzailea izateko lanpostua betetzeko aldi baterako, administrazio kontratuarekin eta oposizio-lehiaketa bidez, eta enplegu poltsa sortzeko geroko beharretarako.
Ezinbestekoa izanik probak egiteko datak eta tokiak finkatzea,
Maria Jose Bereau Baleztenak, Zerbitzuen Elkarteko presidente eta Iturengo alkatea naizen honek,
XEDATZEN DUT:
1. Euskara proba, deialdian eskatutako ezagutza egiaztatu ez dutenentzat, EUSKARABIDEAK egingo du 2017ko irailaren 15ean, 9:00etan, Iruñean, Jose Maria Iribarren Ikastetxea, Bartolome de Carranza, 5.
2. Oposaketako probak (teorikoa eta praktikoa) 2017ko irailaren 20an egingo dira, 8:30ean, Doneztebeko Liburutegian, Foruen Enparantza.
3. Ebazpen hau igortzea epaimahaiko kideei eta argitaratzea Iturengo Udalaren web orrian eta Iragarki Oholean.