Iturengo Udalak, Babes Ofizialeko etxebizitzak erosi edo alokatzeko interesa daukaten bizilagunak zientzuk diren jakin nahiko luke. Horregatik, eskaera orri bat prestatu du aipaturiko etxebizitzak alokatzeko edo erosteko interesa daukaten pertsonen zerrenda bat egiteko.
Eskaera orria bete ondoren, hau, Udal bulegoetan ohiko ordutegian aurkezteko aukera izanen da 2020ko azaroaren 16a arte. Informazioa biltzen duen eranskina irakurtzea komenigarria da, eskaera orria bete aurretik.