Etxeko konposta egiteko ontzien banaketa egin da baina gelditzen dira oraindik, konpostagailua eskatu eta oraindik hartu gabe daukatenentzat eta , naiz eta oraindik ez eskatu, interesa daukaten guztiei emateko ere (daudenen arabera). 400 litroko konpost ontzia, pozala eta aireberritzeko tresna emango dira debalde.
Herritar guztiei animatzen zaie konpostagailua eskatzera Udaletxean, edo Latsagako zubiaren ondoan jarriko den herri-konpostagailua erabiltzera.