GUTUNA 2017KO INAUTERIEI BURUZ.

Nafarroako Gobernuko 34/2009 Foru Dekretuak deklaratu zituen Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun inmateriala. Ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren 21/2011 Foru Aginduak, martxoaren 3koa, adierazi zuen Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla.

Aurtengo inauterietako portaera bakan batzuk piztu duten erantzun eta erreklamazioen aurrean, Iturengo eta Zubietako Udalek ADIERAZTEN DUTE:

1. Inauteria da kultur espresio herrikoi bat eta bi dira haren benetazko protagonistak:  joaldunak eta mozorroak.  Iturengo eta Zubietako Udalek ez dute ospakizunaren antolakuntzan nahiz finantzaketan parte hartzen.

2. Animalia hilak erakustea ez dago jaiaren ondare-kulturalaren baitan eta Udalak erabilera horren aurka daude. Gainera, konpromisoa hartzen dute animalien babesari buruz indarrean dagoen araudiaren betetzea zaintzeko; betiere, bere eskumenen esparruan  eta esku dauzkaten baliabideekin.

3. Ez dugu onartzen zenbait pertsona zein talde animalistak sare sozialetan eta agirietan egin duten irudien erabilera interesatu eta manipulatua —aurreko urteetako eta beste herrietako jaietako argazkiak sartuz—, itxura faltsu hau ematea helburu: ospakizunaren muina osatzen duela hilotz, odol eta erraien akelarre batek.

4. Gaitzesten ditugu sare sozialetan argitaratu eta Udaletxetara bidalitako gorroto adierazpen, irain eta mehatsu guztiak, bi herri hauetako biztanleei zuzenduak. Haien aurka, bidezko lege-ekintzak abiaraztea aztertzen ari da.

Ituren-Zubieta, 2017ko otsailaren 24a.

ALKATEAK, M. JOSE BEREAU BALEZTENA-ERNESTO DOMINGUEZ OLEA.

Share