Udal Hirigintza Plan berria egiteko herritarren parte-hartzearekin jarraitzeko, lan bilera hauek egingo dira ekainaren 13an (asteazkena):
– 9:00etan, tailerra eskolan ikasle eta irakasleekin. Haurrentzako bideratua dago (3. mailatik goiti).
– 12:00etan, lehendabiziko lan bilera herritarrentzat.
– 18:00etan, bigarren lan bilera herritarrentzat.
Helduen bilerak egingo dira Udaletxeko ganbaran eta ordu eta erdiko iraupena izango dute gutxi gorabehera.
Zera jakinarazten dut orok jakin dezan, eta bileraren batean parte hartzera animatzen ditut bizilagun guztiak.
ALKATEA, M. JOSE BEREAU BALEZTENA.