Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UDAL HIRIGINTZA PLANA. GALDE-SORTA.

   Iturengo Udalak Udal Hirigintza Plan berria egin behar du eta prozesu horretan ezinbestekoa da herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izatea.

   Horretarako, Partehartze Plana onetsi da eta haren lehen fasea da galde-sorta bat banatzea, bete eta Udaletxean entregatzeko.

   Izengabeko galdetegia da, erraz bete daitekena eta egitera animatzen ditut bizilagun guztiak. Erantzunak Udalari helarazteko hauetako bide bat erabil daiteke:

               – udala@ituren.eus postara bidali agiria, eskaneatu edo argazkia atera ostean;

               – ohiko postaz;

               – eskura entregatuta.

   Inkestak bidaltzeko epea bukatuko da 2018ko apirilaren 30ean.

  Halaber, parte-hartze prozesuaren baitan, hainbat bilera egingo dira datozen hilabetetan; haien berri emango da aldez aurretik.

   Era berean, jardueraren bat aurreikusten da ikaslekin egiteko.

  Zera jakinarazten dut orok jakin dezan, eta parte har dezatela eskatzen diet herritarrei berriro.

   ALKATEA, M. JOSE BEREAU BALEZTENA.

   Agiria eskuragarri dago hemen: INKESTA

Share